XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.1.2. Hiztegi batuko ez-fotografo zerrenda onartzea.

Zerrenda honi E. Knô*rr-ek, J. L. Davant-ek eta X. Kintanak egin dizkiete oharrak.

E. Knô*rr-en lehenbiziko oharra (ez izena ere izan daitekeela alegia) besterik gabe ontzat eman da.

Ezagutza egin-i buruzkoa ere onartu da. Ezagutza-ren azpian sartuko da.

Ezdeus sarreran izen nahiz izenondo izan daitekeela adieraztea ere onartu da. Ezen ez-i ere azpi sarrera emango zaio.

Ezin dut etorri bezalakoei sarrera emateari uko egin zaio. Baina aditzik gabe ematen denean, ezin du esan behar dela aipatu da eta sarreran horrela adieraztea onartu da.

Faksimile-ri buruz, batzordeak idazkera horren ondoan facsimile ere onartzen du.

Faborez eta mesedez biak parekotzat ematea onartu da.

Gainerako oharrak ez dira onartu.

Davant jaunaren oharrak direla eta, batzuk jadanik erabakiak dira eta besteak geroko eztabaidan ebatziko dira.

X. Kintanak ezeuki + e. ezeduki-ren ordez, ezeukí e.ezeduki jartzea eskatzen du eta hala onartu da.

Ezpata-ren sarreran ageri direnezpata(-)dantza bezalako idazkerez eztabaida izan da.

Sarasolak, ezpatadantza baturik idaztea onartu aurretik gaurko erabilera zein den jakin beharko litzatekeela esan du. Horretarako EEBS-ko datuak kontsultatu beharko liratekeela. Horrenbestez erabakia hurrengo bileran hartuko da, behar bezala oinarriturik.

Forjari hitza sartzea onartu da.

Batzordeak, bere aldetik, flanela eta fondo (diruzkoa) eranstea proposatu du. Lehenbizikoa sartzea onartu da eztabaida labur baten ondoren. Fondo hitza dela eta, E. Knô*rr-ek funts hitzaren tokia aztertzea proposatzen du eta mahai gainean uztea eskatzen hurrengo bilera arte. Hala onartu du batzarrak.

Film ala filme behar duen eztabaidatu da ondoren. Arrazoi desberdinak eman dira fonologikoak, usadiozkoak, etab. Azkenean, botoetara jo da.

Film formaren alde, 14 boto. Filme-ren aldekoak, 3. Filma-ren aldeko bat ere ez, eta zuri, 2 boto.

Honen haritik filmoteka hitzari buruzko erabakia hurrengo bileran hartzeko utzi da.

Fluor hitzaren inguruko eztabaida etorri da gero. Bozketaren emaitza honako hau izan da: fluor-en alde, 15 boto; kontra 1 eta zuri beste bat.

Foral hitza zerrendan sartua ageri da. Batzordeak dioenez, bere garaian Euskaltzaindiak polizia izenen zerrendan sartu zuelako.

Polizia mota bat ezezik izenondo gisa ere zenbaitetan erabilgarri gertatzen dela aipatu da. Horrenbestez, foral sarrera onartu da izena nahiz izenondo dela adieraziz.

Zerrenda berriak aurkeztea.

Hurrengo bilerarako Hiztegi Batuko fotokonposaketa-gainalde zerrenda eta Exonomastikako Mundu zabaleko uharteak zerrenda aurkeztu dira.